Jeltzaleen kritika Udal Gobernu taldeari

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2010ko aza. 24a, 20:52

Andoaingo EAJ alderdiak Udal Gobernu taldeari kritika bat baino gehiago luzatu dio egun hauetan. Horien artean, egun hauetako denboralearekin lotuta dago, “Aurtengo lehenengo denboralea iritsi da eta Gobernu Taldeari (PSOE/IU-EB), iaz esan bezala, eguraldiak ekartzen dizkigun eragozpen guztiei aurre egiteko emergentzi plan baten beharra dugula gogorarazi nahi genioke.
Eragozpen hauek, andoaindar guztiengan eragina izaten dute, bai lanpostuetan, eskoletan edota eguneroko betebeharrak egiteko orduan.
Neguaren eragozpenei aurre egiteko eta gure eguneroko bizitzan ahal den eraginik txikiena izan dezan, beharrezkoa deritzogu hainbat material izan beharko genuke udaletxean (herramientak, makinariak, gatza e.a). Horrez  gain, Udala eta lan horietan parte hartzen duen jendearen arteko koordinazioa beharrezkoa dela uste dugu”.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!