Goiburuko pilotalekuaren sapaia konpondu dute

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2010ko aza. 24a, 20:51

Pilotalekuan kanpoko argia sartzeko sapaialdea konpondu dute, Udalak auzotarren eta pilotazaleen kexak jaso ostean.

Konponketa lanetan aritu den enpresak errefortzu bat ipini du aldez alde, eta pilotazaleek oraingoan bolada luze baterako balioko duen itxaropena daukate.
Haizeteak urtero altxatzen du sapaialdeko zati hura. Pilotalekua 2000. urtean egin zenez geroztik, Goiburuko bizilegunek adierazi dutenez: “haize-lekuan dago kokatuta pilotalekua, eta haize bortitza altxatzen den aldiro, bere tokitik mugitzen du plastikozko material hori”. Ondorioz, sapaia estali gabe geratzen da pilotan behar bezala jokatzea galeraziz.  
Auzotarrak konponketarekin pozik agertzen badira ere, zeregin ugari euren esku dela gogoratu dute, “garbiketa, jokalekuko marrak berritzea…, guk geuk egin behar izaten dugu, inor ez delako lan horietaz arduratzen. Egia esan, auzo inguru guztia utzikeria jasaten ari da, eta pilotalekua horren adierazgarri da”.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!