Euskadi Gazteako lipdub lehiaketako finalean sartu da Andoaingo taldea

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2010ko aza. 24a, 20:50

Euskadi Gazteako lipdub lehiaketako finalean sartu da Andoaingo “Waterloo” taldea. Zine eta bideo eskolako 40 kide dira, 1. eta 2. mailakoak.

Errealizazioa, irudia, produkzioa eta laborategia espezialitatekoak dira elkarrekin batera bideoan agertzen direnak.
Lehiaketa, finean, musika oinarri duen bideo lehiaketa da. Lipdud mundu mailan bogan dagoen estiloa da, funtsean plano sekuentzia bakarrean egiten den bideoklipa da. Eta horrelakoetan jendetzak parte hartu ohi du. Andoaingoarekin batera bideo ikusgarri gehiago iritsi da finalera. Bereziki, Leteren “Gizon arruntaren koplak” oinarri harturik Segurako taldeak egin duena. Boto gehien eskuratzen dituen bideoak irabaziko du. Horregatik, Zine eta bideo eskolako arduradunek Andoaingo taldearen aldeko botoa eskatzeko deia egiten dute. Edonork eman dezake botoa.

bideoaren alde bozkatzeko:

www.eitb.com/gaztea/lipdub-lehiaketa

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!