Leizaran eskubaloi taldea

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2010ko aza. 24a, 20:48

Emaitzak
Ernio SenM    30–22    Urola
Leizaran SenN    21–16    Pulpo
Leizaran JubM    34–21    Urola
Pulpo    38–24    Leizaran KadM
Egia    12–26    Leizaran KadN
Udarregi    22–17    Leizaran InfM A
Argi Txiki    18–15    Leizaran InfM B
Leizaran InfN A    7–16    Urnieta A
Leizaran InfN B    5–30    Aiala B

Partidak Allurralden
Azaroak 27, igandea
09:30. Leizaran InfM A–Egia A
10:45. Leizaran InfN B–Ereintza B
12:00. Leizaran KadN–Pulpo

KRONIKAK
SENIOR NESKAK. Ez ziren oso fin aritu, lehenengo zatian eraso makala egin zuten eta bigarren zatiaren hasiera arte ezin izan zioten buelta eman. Golen alde nabarmena lortu zuten, baina bukaeran berriz ere pattal aritu ziren. Oraingoz partida guztiak irabazi dituzte andoaindarrek eta sailkapeneko lehenengo postuan jarraitzen dute.
SENIOR MUTILAK. Lehen minutuan jada 2-0 hasi ziren andoaindarrak, baina ezin izan zuten abantaila hori gehiegi handitu. Bigarren zatiaren hasieran bi taldeek arazo handiak izan zituzten erasoan. Ordea etxekoak erasoan asmatzen hasi eta abantaila handitzen hasi zen.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!