Larraul, historia baten hasiera liburuaren aurkezpena

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2010ko aza. 24a, 20:02

Atzo iluntzean aurkeztu zen Pello Joxe Aranburuk idatzi eta Larramendi Bazkunak argitaratu duen 'Larraul, historia baten hasiera' liburua, Larraulgo Kultur Etxean. Izenburuak dioen bezala, Larraulgo historia lehenengo aldiz paperera ekarri duen lana da, hurrengo lanei bidea irekita uzten diena. Larramendi Bazkuneko lehendakari Jon Unanuek eta liburuaren egile Pello Joxe Aranburuk hartu zuten hitza 40 bat lagun gerturatu zen aurkezpenean. Gabonetan, egutegiarekin batera, liburua doan banatuko die larrauldar guztiei Udalak. Gainerakoan, liburua erosteko aukera izango da Larramendi Bazkunak Zizurkilen duen bulegoan (Karidade-enea etxea), 10 euroren truke.

Bestalde, dagoeneko abian da Larraulgo Kultur astea eta, igandera arte, ez du etenik izango ekintzen egitarauak:

Azaroak 24, asteazkena

19:30 ‘Euskal arrantzaleak Ternuan' izenburupean, Jon Maiak eskainitako hitzaldia irudi bidez lagundua Kultur Etxean.

Azaroak 25, osteguna

17:30 Haurrentzat pelikula  Kultur Etxean.

19:30 ‘Euskal Herriko Mitologia, Jentilen Aztarnen Atzetik' DVDaren proiekzioa Kultur Etxean.

Azaroak 26, ostirala

17:00 Umeentzako merienda. Ondoren eskulanak. Katillu-Txulo elkartean.

19:30 Hernaniko Ozenki abesbatzaren emanaldia, musika tresnen laguntzarekin, San Esteban elizan.

22:00 Mus txapelketa Katillu-Txulo elkartean.

Azaroak 27, larunbata

14:00 Bertso bazkaria.

16:30-18:00 Erakusketa museoan, Larraulgo egutegiko argazkien aukeraketa.

18:00 Ipuin kontalaria Kultur Etxean.

Azaroak 28, Igandea

10:00 Mendi irteera.

16:00 Pilota partidak frontoian.

16:30-18:00 Erakusketa museoan, Larraulgo egutegiko argazkien aukeraketa.

18:00etan Talo eta gaztaina jatea Katillu-Txulo elkartean.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!