Aizkardiren XXVII. Mendi astea aurrera doa

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2010ko aza. 24a, 09:58

Astelehenean hasi eta ostirala bitarte, iluntzero ikus-entzunezkoa eskaintzen ari dira Gurea antzokian Aizkardiren Mendi astearen baitan. Jende asko gerturatu da orain arteko saioetara. YJosemitera nahiz Perura egindako hiru irteeren berri eman da dagoeneko. Ostegunean Alberto Zerainen "Chogoriren bi aurpegiak" eta ostiralean Josu Bereziartuaren "Familiarekin Himalayan" ikus-entzunezkoak eskainiko dira 20:00etan Gurea antzokian. Gainera, III. Argazki rallyko argazkiak ikusgai daude antzokiaren sarreran eta nahi duenak irudi gogokoenaren aldeko botoa eman dezake. Ostiralean, Bereziartuaren emanaldiaren ondoren banatuko dira rallyko sariak.

Argazki gehiago ikusi

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!