Ostiralean hasi eta atzora bitarte, hainbat ekintza izan da Oinkari dantza taldearen XXXV. urteurrena ospatzeko. Ostiral iluntzean Leire eta Iñarrek kantaldia eskaini zuten Gurea antzokian. Larunbatean, Asturiasko La Sidriña taldeak dantza emanaldia. Atzokoan, berriz, 'Dantza zak plazan' emanaldia aurkeztu zuten Oinkariko mutil gazteek. Eguraldiak lagundu ez zuenez, Malkar plazan beharrean Beharzana pilotalekuan izan zen emanaldia. Jende ugari gerturatu zen bertara. Ondoren, belaunaldi ezberdinetan dantza taldeko kide izandako 110 lagun bildu zen bazkaltzera Aburuza sagardotegian. Giro ona nagusitu zen, Korrontzi eta Kantuki taldeen doinuekin. Aljibean astebetez ikusgai egon den Oinkariko argazkien erakusketak ere atzo itxi zituen ateak.