Urkamendi elkarteak, urtero legez, Tourreko lehenengo euskal txirrindulariari omenaldia egin zion larunbatean. Aurtengo edizioa berezia izan zen, 25. urteurrena bete baitu txirrindulari jaialdiak. Ondorioz, antolatzaileek aurreko urteetan txapela jantzitako txirrindulari guztiei egin zieten etortzeko deialdia. Eguerdian hainbat txirrindulari profesional bildu zen Zizurkilgo plazan: Marino Lejarreta, Juanma Garate, Eneritz Iturriaga..., eta herritarrekin batera txirrindaren gainean ibilaldia egin zuten herriko kaleetan barrena. Ginkanaren txanda izan zen gero eta bazkaltzera bildu ziren ondoren Urkamendin. Bazkalondoan, Juanma Garateri jantzi zioten txapela; aurtengo euskal txirindularirik onena izan delako Tourrean.