Ezustekoa eman zuen atzo igeldoarrak Asteasun jokatutako final handian. Floren Nazabal faborito handiari gailendu, eta txapela etxeratzea lortu zuen 51 urteko aizkolariak. Honenbestez, seigarren txapela lortu zuen Igeldoko aizkolari handiak. Asteasuko pilotalekua jendez bete zen eta giro ederra eta beroa sortu zen aizkolarien lanaren inguruan. Txalo zaparrada handiak jaso zituzten aizkolari guztiek. Joseba Otaegi aizkolari zizurkildarrak ere final handia jokatu zuen. Lehiaren zatirik handienean laugarren postuan izan zen, Azurmendiren aurretik baina azken enborretan, aurrea hartu zion goierritarrak eta bosgarren postuan sailkatu zen Otaegi gaztea. Hona hemen sailkapen osoa: