Aurten ere, azaroaren 25a Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna dela eta, Berdinsareak kanpaina bat prestatu du "Beldur barik" izenekoa. Horren harira, “Precious” filma ikus ahal izango da Basteron, 18:30etan hasita. Bukatu ondoren, kafea eta pastak eskainiko dira.
Emakumeenganako indarkeriaren aurkako sinbolo gisa egin dituzten lila koloreko kartelak dagoeneko Gizarte Zerbitzuetako Egoitzan jaso daitezke.