Ekitaldi polita egin dute eguerdian Adunako eskolan. Eraikin berriaren estreinaldia ospatzeko, bertan bildu dira eskolako ikasle, irakasle, guraso, ikasle ohi eta erakundetako hainbat ordezkari. Musika, bertsoak, bisitaldia eta pintxo goxoak, denetarik izan du gaurko ekitaldiak. Mirari Garmendia zuzendariak bihotzez eskertu du eskola handitzeko egindako ahalegina eta Udaleko zein Eusko Jaurlaritzako ordezkariak ere pozik agertu dira.