Azkaiter Peloxen kontzertua Gaztezulon

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2010ko aza. 18a, 15:08

Azaroaren 25ean, datorren ostegunean, Azkaiter Pelox taldeko Unai Azkaratek musika emanaldia eskainiko du Zizurkilgo Gaztezulon, 17:30etan. Estilo guztietako abestiak joko ditu gazteei zuzenduta. Instrumenturen bat jotzen duten gazteei eramateko deia egin die, denen artean giro aparta sortzeko.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!