Goizeko 09:00ak aldera gertatu da ezbeharra, Zizurkilgo tren geltokitik 400 bat metrora. Antza denez, haurra trenbidearen inguran zebilen merkantziako trena etorri denean. Gaztetxoa albo batera joaten saiatu bada ere, ez du lortu eta trenak kolpatu egin du.
Hamar urteko mutikoa larri zauritu du kolpeak, eta Donostiako Ospitalera eraman dute. Azken informazioek diotenez, buruan du kolperik larriena eta pediatria saileko zaintza bereziko gunean dute.
Dirudienez, herriko industrigune batean jarritako karabana batean bizi da haurra bere familiarekin.