Eskailera mekaniko berriak Galardi inguruan

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2010ko aza. 18a, 09:59

Extremadura eta Galardi kaleen arteko bidean eskailera mekanikoak ipini dituzte, auzotarren mugikortasuna errazte aldera. Udalak emandako datuen arabera, Obraren aurrekontua 600.000 eurokoa izan da. Aurreko asteazkenean egin zen obra berriaren inugurazio-ekitaldia eta bertan izan ziren, besteak beste, Estanis Amutxastegi alkatea, Mikel Cabieces Gobernu ordezkaria eta udaletxeko hainbat zinegotzi. Eskailera hauekin La Salle etorbiderako irisgarritasuna hobetu nahi izan dutela dio Udalak.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!