Martin Ugalde ipuin lehiaketaren edizio berria

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2010ko aza. 18a, 09:58

Aurreko ostegunean Martin Ugalde ipuin lehiaketaren sari banaketa ekitaldia burutu zen Bastero kulturgunean. Guztien artean, bi irabazleren adierazpenak aipa daitezke. Iñaki Alzuguren ikasleak 36ko Gerran kokatu du “Matxitxako” ipuina, "historia betidanik gogoko izan dut eta osabak lagunduta Intxorta mendia ezaguzeko aukera izan nuen. Gure aurrekoen historia ezagutzea beharrezko ikusten dut".
Izaro Arruti ikasleak jolaserako eta gerrarako armak aitzakiatzat hartuta, “Bizitza jolasa izango balitz” ipuinarekin istorio bikoitza landu du, "gizarte mailako gertaerak gogoko ditut, egunerokoan oinarriturikoak". Saritu gehiagoren adierazpenak aiurri.com/bideoak.php Internet gunean.

Kategoria ezberdinetan, gai askotarikoak landu dituzte ipuingile gazteek.

XIV.  Martin Ugalde Ipuin Lehiaketa
JOSE RAMON BERRONDO EIZAGIRRE
A maila, 1. saria:
“Euskal Herriko piratak”.
GARAZI ALKAIN AGUADO  
A maila, 2. saria:
“Katu bidaiaria”.
UNAI RODRIGUEZ ZALAKAIN
B maila, 1.saria:
“Elm Street-eko hilketa”.
INGE LEKUONA GARCIA  
B maila, 2. saria:
 “Saharako lagun beltzarana”.
IZARO ARRUTI AGIRREURRETA
C mailako saria:
“Bizitza jolasa izango balitz”.
JON MENDIZABAL CARRERA
C mailako aipamena:
“Infernuari aurrez aurre begira”.
IÑAKI ALZUGUREN ALMORTZA
D mailako saria:
“Matxitxako”.
JANIRE GOÑI ARRATIBEL
D mailako aipamena:
“Atearen beste aldean”.

 

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!