Ostiralean inauguratuko dute eskolako eraikin berria

Eguerdiko 12:00etan egingo dute zabaltze ekitaldi ofiziala. Pasa zen ikasturtean egin zituzten eraikin berria altxatzeko lanik handienak eta dagoeneko eraikin berria estreinatu ahal izan dute ikasturte honetan. Toki eskasia alde batera utzi eta hezkuntza zerbitzua modu erosoagoan eskaintzeko moduan izango dira aurrerantzean Adunako eskolako kideak. Ostiral eguerdian egingo dute inaugurazio ekitaldia.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!