Aizkardiren III. Argazki rallya

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2010ko aza. 16a, 10:18

Joan zen igandean izan zen Aizkardi mendi taldeak antolatutako III. Argazki rallya. Eguraldiak lagundu ez bazuen ere, 20 lagunek hartu zuen parte. Partaideek aukeratutako argazkiak azaroaren 22tik 26ra ikusgai izango dira Gurea antzokiaren sarreran 20:00etatik 21:30etara, XXVII. Mendi astearen baitan. Azaroaren 26an egingo da rallyko sari-ematea, egun horretako ikus-entzunezkoaren ondoren.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!