Larraulgo Kultur astea, iristear

Azaroaren 23an hasi eta 28ra arte, hainbat ekintza antolatu du Larraulgo kultura batzordeak Kultur astearen baitarako. Liburu aurkezpena, ikus-entzunezkoak, txapelketak, mendi irteera, talo eta gaztaina jatea..., aste bete-betea izango da datorrena. Antolatzaileek ekintzetan parte hartzeko deia egiten dute. Hara egitaraua:

Azaroak 23, asteartea

19:00  Pello Joxe Aranburuk idatzi eta Larramendi Bazkunak argitaratutako ‘Larraul, historia baten hasiera' liburuaren aurkezpena Kultur Etxean.

Azaroak 24, asteazkena

19:30 ‘Euskal arrantzaleak Ternuan' izenburupean, Jon Maiak eskainitako hitzaldia irudi bidez lagundua Kultur Etxean.

Azaroak 25, osteguna

17:30 Haurrentzat pelikula  Kultur Etxean.

19:30 ‘Euskal Herriko Mitologia, Jentilen Aztarnen Atzetik' DVDaren proiekzioa Kultur Etxean.

Azaroak 26, ostirala

17:00 Umeentzako merienda. Ondoren eskulanak. Katillu-Txulo elkartean.

19:30 Hernaniko Ozenki abesbatzaren emanaldia, musika tresnen laguntzarekin, San Esteban elizan.

22:00 Mus txapelketa Katillu-Txulo elkartean.

Azaroak 27, larunbata

14:00 Bertso bazkaria.

16:30-18:00 Erakusketa museoan, Larraulgo egutegiko argazkien aukeraketa.

18:00 Ipuin kontalaria Kultur Etxean.

Azaroak 28, igandea

10:00 Mendi irteera.

16:00 Pilota partidak frontoian.

16:30-18:00 Erakusketa museoan, Larraulgo egutegiko argazkien aukeraketa.

18:00etan Talo eta gaztaina jatea Katillu-Txulo elkartean.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!