Festetako lehen egunetan negu giroa nagusitu bazen ere, asteburuan giro epelagoa izan zen. Festa giro ona nagusitu da aurtengo Samartiñetan ere. Ostiral arratsaldean Hipo eta Tomax pailazoen emanaldian haur eta heldu ugari bildu zen pilotalekuan. Zer esanik ez hurrengo eguneko txekor jatean. Atzo, Amasa eta Zizurkilgo gazteen arteko herri kirol saioa jokatu zen. Zizurkilgoak izan ziren garaile saioan, Amasa soka-tiran gailendu zen.
Hurrengo igandean, azaroak 21, urteroko mendiatloia izango da Amasan.