Halterofiliako txapelketan brontzezko domina, Quintanarentzat

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2010ko aza. 15a, 10:12

Azaroaren 6an Madrilen jokatu zen Halterofiliako Espainiako SUB 17 txapelketan Kellyam Quintanak brontzezko domina eskuratu zuen 50 kiloko kategorian. Asier Gallego bosgarrena izan zen 56 kiloko kategorian eta Joseba Arrate laugarren 69 kilokoan.

Kellyamek 7 kilotan hobetu zuen bere marka; Asier Gallegok, berriz, 4 kilotan.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!