Hamaikabatek Memoriaren Eguna ospakizunaren balorazio baikorra egiten du

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2010ko aza. 12a, 14:08

Hamaikabatek balorazio baikorra egiten du Memoriaren Eguna ospakizunaren aurrean herrialde honetan biolentzia politikoak eragin dituen biktimen errekonozimenduan euskal erakunde guztiak biltzen dituen heinean. Honela, Memoriaren Eguna Hamaikabetentzat, Euskadin biolentzia politikoak eragin dituen biktima guztien errekonozimendua da. Horretaz gainera, egun hau mugarri garrantzitsua da gure historiaren kontakizun konpartitua eraiki ahal dezagun, non biolentzia politikoa eta beraren justifikazioak erabat baztertuak gera daitezen.

Hala ere, onartutako eta udaletxeetan, foru aldundietan eta Eusko Legebiltzarrean irakurritako adierazpen instituzionalean adostasun zabalagoa lortzeko ezintasuna deitoratzen dugu Hamaikabatetik. Halako gai garrantzitsuaren aurrean, Hamaikabatetik esfortzu handiagoa eskatzen dugu  kontsentsuak ahalbideratzeko eta sendotzeko. Datorren urtean instituzioen arteko kontsentsu handiagoa posible izan dadin espero du Hamaikabatek.

Hamaikabatek, motibazio politikoak eragindako biktimen ikerketa buka dezan eskatzen dio Eusko Jaurlaritzako Terrorismoaren Biktimaren Zuzendaritzari instituzio guztietan dagoen kontsentsua sendotzeko.

Azkenik, adierazpen honek beste biktimak ez dituela jasotzen azpimarratu nahi du Hamaikabatek (azken hamarkada hauetan Estatuak eragindako giza eskubideen zapalketaren eta urraketaren biktimak eta gaur egun arte ahaztutakoak, adibidez)
Hala eta guztiz ere, Hamaikabatek positiboki baloratzen du Memoriaren Egun hau ospatzea eta espero dugu 2011. urtean ekimen honetan ahaztutako biktima guztiek ere lekua izatea euskal gizartearen babes osoarekin.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!