Oinkariren erakusketaren irekiera

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri

Oinkari dantza taldearen XXXV. urteurrena ospatzeko antolatu diren ekintzei hasiera emango zaie asteburu honetan. Honela, igande honetan, azaroak 14, Oinkari dantza taldearen argazki erakusketa irekiko da goizeko 11:00tan. Aste osoan zehar izango da bertara inguratzeko aukera ondoko ordutegian: Astelehenetik ostiralera (17:00-21:00). Larunbat eta igandetan (11:00-13:30 / 17:00-21:00).

Bestalde, azaroaren 21ean Oinkariko dantzari eta dantzari ohien bazkaria izango da Aburuza sagardotegian. Bazkarirako txartelak jadanik salgai daudela gogorarazi dute antolatzaileek, ohiko lekuetan: Obaba, Itzalpe, Iru Aldeta, Arnasa eta Iturrigoxo tabernetan, nahiz Larrea, Amasa, Ogi-goxo, Labezain eta Kixubi okindegietan.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!