Helburu nagusiak, hauexek: Bezeroekiko harremana-kalitatea hobetzea eta turismo arloan lehiakortasuna indartzea.
Negozioetako jabe eta erdi mailako arduradunentzat zuzenduta dago, baita bezeroekin harremanetan dauden langileentzat (bidaia agentzietan, turismo bulegoetan, hoteletan, momentuan lanik gabe egon arren publikoarekin harremanak dituzten lanpostuak dituztenentzat, merkatarientzat, publikoarekin lan egiten duen ororentzat).
Ikastaroa saioka antolatuta dago. Saioak 4 ordukoak izango dira eta bakoitza hamar partaidez osatuta egongo da, gutxienez. Gaztelaniaz eskainiko da ikastaroa, doan. Azaroaren 18an emango zaio hasiera. Informazioa: 943 337 028 (Gurutze) eta 943 590 409 (Manu).