"Ginness" errekor berria jarri du Hernaniko Roke Haragiak enpresak, Pastilla izeneko behiarekin. Atzo hil zuten Zestoako Urkakiko hiltegian eta kanalean 892 kilo pisatu zituen, oraindainoko errekorra baino 21 kilo gehiago. Bizirik, 1.390 kilo pisatu zituen. Hernani Haragiak enpresako buru den Roke Urruzola urnietarrak jakitera eman duenez, Abadiñon erosi zuen behi honen txuletak Urnietako Elutxeta sagardotegian jango dira azaroaren 20tik aurrera; eta xerrak, Donostian daukan Roke Uxala harategian salduko dira.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!