San Martin eguna Amasan

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2010ko aza. 11a, 12:21

Astearte iluntzean, negu giroarekin eman zitzaien hasiera Amasako San Martin festei. Iluntzean, Amasako gaztetxoenek eta Kantuki erromeria taldeak alaitu zuten Martina sorginaren etorrera. Atzo, gazteen eguna izan zen eta euria nahiz hotza lagun izan bazituzten ere, umore ona nagusi zela, oilasko biltzeari ekin zioten goizean goizetik. Gaur, azaroaren 11, San Martin eguna da. Hainbat ekintza izango da gaur nahiz datozen egunetan. Hara:

Argazkiak (Jokin Monfort)

Argazkiak (Xabier Azurmendi)

Azaroak 11, osteguna (San Martin eguna)

10:30 Meza nagusia.

Ondoren, Herri kirolak, Joseba Otaegi eta Jexux Mari aizkolarien eta Aimar Irigoien eta J.R. Iruretagoiena "Izeta " harrijasotzaileen eskutik, Etxeberria eta Lazkano bertsolariek eta trikitilariek alaiturik.

Azaroak 12, ostirala

17:30 Hipo eta Tomax pailazoen emanaldia.

Ondoren, Txokolate beroa.

20:00 Amasako XIX. Bakailao lehiaketa frontoian.

23:30etatik aurrera, Dantzaldia Laiotz taldearen eskutik.

Azaroak 13, larunbata

11:00 Ume krosa 6. mailara arteko umeentzat.

Ondoren, dultzaineroak.           

14:00 Herri bazkaria: txekor jatea.

17:30 Trikipoteoa.

22:30 Bertso saioa: Uxue Alberdi, Andoni Egaña, Beñat Gaztelumendi eta Julio Soto. Gai jartzailea: Amaia Agirre.

Ondoren, dantzaldia Kantuki taldearekin.

Jarraian, Karaokea.           

Azaroak 14, igandea

Meza ondoren, zaldi proba.

18:00 Herri kirolak: Amasarrak zizurkildarren aurka.

Ondoren, Martina sorginari agurra, XXI. Intxorraren aldatzea eta afari-merienda kultur etxeko areto nagusian. Oharra: afari-354samartiñakmeriendako edaria (sagardoa, ardoa eta ura) jai batzordeak jarriko du, baina janaria nork berak berea ekarri beharko du.

Azaroak 21, igandea

11:00 Amasako XVIII. Mendiatloia.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!