MEMORIAREN EGUNA. Asteazken iluntzean ez ohiko Udal batzarraldia egin zuten Andoainen, Memoriaren Egunaren harira. Bertan izan ziren, besteak beste, EAEko Lehendakari Patxi Lopez eta Batzar Nagusietako lehendakari Rafaela Romero. Handik Lopez de la Calle parkera abiatu ziren, “Askatasunari” izeneko eskulturaren inaugurazioan parte hartzera. Herriko Udal ordezkariekin batera Euskadiko instituzioetako ordezkaritza zabala bildu zen Andoainen.