Villabonako ikastaroan bi egun izango dira aukeran: asteazken edo ostegun goiz edo eguerdiak, izen-ematearen arabera. Hona hemen aukeren taula:
Asteazkenetan (09:00-10:30, 10:00-11:30, 15:00-16:30) edoostegunetan (09:00-10:30, 10:00-11:30, 14:30-16:00).
Bestalde, ikastaroaren ezaugarri nagusiak hauek dira:
-Iraupena: Azaroaren azken astetik ekaina bukaera arte.
-Materiala: Paleta arinak eta teniseko pilotak; irakasleak eramango ditu.
-Ikastaroaren kuota: 105 euro (ikastaro osoa + mediku asegurua).
Ikastaroan izena eman nahi duenak Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioan (943 471 463) egin dezake. Horrez gain, 655 719 492 (Ainhoa) telefono zenbakian ere eman liteke izena. Ostirala arte, azaroak 12, gainera, informazio stand bat jarriko dute kiroldegian zalantzaren bat duenarentzat, eta baita izena zuzenean eman nahi duenarentzat ere. Azaroaren 17a da izena emateko azken eguna.
Paleta eta lagunartea uztartu nahi izanez gero, aukera ederra da honako hau!
Proiektuaren berri zehatzago jaso nahi izanez gero, hona hemen web orria: http://www.blogak.com/emakumepilotari