Galardi Haur Eskolako 0-1 gelan haurra matrikulatzeko deialdia

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2010ko aza. 9a, 14:07

2010-2011ko ikasturtean Galardi Haur Eskolako 0-1  gelan matrikulatzeko epea zabalik dago, 2011ko urtarrilatik aurrera hasteko. Matrikulazioa azaroaren 29an hasi eta abenduaren 10era bitarte luzatuko da. Izen-ematea Bastero  Kulturgunean (10:00etik 13:00etara, 16:30etik 20:00etara).

Dokumentazioa (*):        

  • Eskaera fitxa beteta.     
  • 2009  urteko errenta aitorpenaren kopia konpultsatuta edo, 2009an jasotako diru  sarrera gordinen aitorpen ziurtatua (aitarena eta amarena).   
  • Ezarritako  kobrantza sistema onartzea eta Banketxe edo Aurrezki Kutxaren bateko K/K edo  libertaren zenbakia adieraztea.   
  • Familia liburuaren kopia.   
  • Familia ugariaren  tituluaren kopia konpultsatua, familia ugaria baldin bada.   
  • Andoainen errolduta ez  baldin badago, Elkarkidetza ziurtagiria.       


(*) Dokumentazioa eskaerarekin batera abenduaren 10erako ekartzea ezinbestekoa da.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!