Aspaldi auzoan zegoen giroa berreskuratzeko lanean ari dira auzotarrak, Udalaren eta Behemendiren laguntzarekin. Auzo elkartearen egoitzaren ondoko haur parkea lagungarri bilakatu da auzoko giroa berreskuratzeko xede horretan. Eta elkarteko martxa ere oparoa da. Afariak, ikastaroak, ludoteka, irteerak... egitarau oparoa osatuz joan dira urte osoan zehar.
Xoxokako auzokide elkartearen egoitzan prentsaurrekoa eskaini dute. Mikel Izagirre alkateak parte hartu du, baita Ainhoa Amundarainek ere. Auzotarren bozeramaileak, berriz, Nekane Ubillos eta Tere Lasarte izan dira.