Xixili eguneko ospakizunak

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2010ko aza. 5a, 18:54

Joan zen urtean Amasa-Villabonan egin bezala, aurten, Anoetan ospatuko dute Xixili eguna Loatzo musika eskolako kideek, azaroaren 20an. Festa horretan, Alegia, Altzo, Ibarra, Aduna, Irura, Amasa-Villabona, Zizurkil eta Anoetako ikasle, guraso eta herritarrek hartuko dute parte. Musika eskolako kideek adierazi dutenez, "ikasle eta irakasleak ilusio handiz prestatzen ari gara festa hau eta aste osoan zehar entseguak egiten ari gara dena ondo atera dadin". Loatzoko kideek eskerrak eman nahi dizkiete festaren antolakuntzan laguntzen ari diren guraso, Udal eta lagunei. Hara hemen egitaraua:

Xixili eguna Anoetan, egin osoko egitaraua:

09:30
Kalejirak herrian zehar.

10:25 Ikasle, guraso eta herritarrei ongi etorria eta jaiaren hasiera.

10:30 4-8 urte bitarteko ikasleentzat tailerrak eta jolasak.

Ordu berean herriko txoko ezberdinetan musika emanaldiak.

11:30 Tailerreko ikasleen emanaldia plazan.

12:00 Dantza gunea plazan.

Ondoren Loatzoko txaranga.

13:00 Ikasleen kontzertua.

Jarraian batukada.
14:00 Txarangarekin batera, denok frontoira bazkaltzera.

Bazkalondoan kantu gunea.

17:30 Kantuki taldearekin erromeria.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!