Azaroaren 21ean, Euskal Herriko lehen mailako aizkolarien txapelketa jokatuko da Asteasuko pilotalekuan, 12:30etatik aurrera. Euskal Herriko federazioak eta Asteasuko Udalak antolatu duten txapelketan sei aizkolari handik hartuko dute parte: Nazabal eta Lopez de Azpilikueta nafarrek, Olasagasti, Azurmendi, Mujika eta Joseba Otaegi gipuzkoarrek. Txapelketan egiten den lanik luzeena egin beharko dute, hiru neurri ezberdineko hamabi enborrekin: 4 kanaerdiko, 4 60 hontzako eta 4 72 hontzako.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!