“Udalerriak zerbaiten premia badu, hori ikastetxe berria da”

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2010ko aza. 4a, 11:54

Urriaren 27an Edurne Egaña Foru diputatuak eta Mikel Izagirre alkateak elkarrekin eman zuten prentsaurrekoan Plan Orokorraren eta Idiazabal kalearen etorkizunaren inguruan aurreko Aiurri astekarian bildu gabeko adierazpen gehiago eskaini zituzten.

Plan Orokorrean aurreikusten den etxebizitza kopuru horretatik zein portzentaia gara daiteke?
Mikel Izagirre.
1.100 etxebizitza aurreikusita daude. Plan territorial delakoarekin eztabaida badago ehunka etxebizitzen gora behera. Alegazioak egingo ditugu eta ikusiko da. Gakoa denbora eta zirkunstantziak dira.
Plan Orokorra zein Idiazabal kalea aipatzen hasita, guk planean hainbat egitasmo jar genitzake. Idiazabal kalea Udalak exekutatuko duenez, erabakitzen duenak exekutatuko du. Baina Idiazabal kalearekin erabakitzen dena ez da independientea izango. Plan Orokorrari lotuta dago. Idiazabal kalearen egitasmoak oraingo beharrei erantzun behar dielako, baina baita etorkizunekoei ere.
Etxebizitzen garatze prozesuari dagokionez, Udalak sustatutako batzuk babes ofizialekoak izango dira. Besteak, aldiz, ekimen pribatuaren eskuetan daude. Azken horietan, bereziki, unean uneko egoera ekonomikoa erabakiorra izango da.
2025 urte bitarteko planaz ari gara. Ordura bitarte zenbateraino burutuko da Plan Orokorrean biltzen dena? Ez dakigu. Hamar, hamabost edo hogeita bost urte... Ez dakigu zenbat urte beharko diren plana bere horretan garatzeko.

Plana, ordea, ezinbestekoa da proiektu zehatz batzuk martxan jartzeko...
M.I.
Plan Orokorra beharrezkoa ez, ezinbestekoa da ikastetxe berria martxan jartzeko. Une honetan Urnietako udalerriak zerbaiten premia badu hori ikastetxe berriarena da. Ordezkaritza dugun talde politiko guztiok bat egiten dugu horretan, gainera.
Behin plana onartuta, Udalak beharrezko den guztia egingo du ikastetxe berria eraikitzeko. Berriro diot, ez da soilik Udal gobernu taldearen interesa. Udal ordezkari guztiena, baizik.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!