Pasa zen urriaren 29an banatu ziren Urnietako Sanmiel jaietako argazki rallyaren sariak Lekaio kultur etxean eginiko ekitaldian. Helduen eta haurren mailetan banatzen da txapelketa honetara aurtengoan ez da haurrik aurkeztu eta helduen mailan 4 izan dira parte hartu dutenak. Irabazlea, iazko berdina izan da, Aitor Regillaga, 150 euroko saria jaso zuen Ramon Goikoetxea Kultur zinegotziaren eskutik. Bigarren Nagore Arregi sailkatu zen; eta hirugarren Erika Gomez, hauek 65 eta 50 euroko sariak jaso zituzten hurrenez hurren.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!