Lavegak gose greba mugagabea utzi du

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2010ko urr. 29a, 13:22

Arkaitz Lavega Andoaingo preso politikoak duela astebete hasitako gose greba mugagabea bertan behera utzi du. Castellon IIko gainontzeko preso politikoekin batera isolamenduan zuten kidea isolamendutik atera eta Puerto de Santa Mariako espetxera eraman eta gero utzi du gose greba.

7 egunetako gose grebaren ondoren Arkaitzek 4 kilo baino gehiago galdu zituen. Andoaingo ezker abertzaleak presoek pairatzen duten egoera salatu du, "honekin guztiarekin, mendekuan eta giza eskubide ororen zapalkuntzan oinarritzen den espetxe politika salatu nahi dugu, zeinak presoez gain euren senideengan ere badu eragina".

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!