Bertan, alorreko hainbat enpresek beraien produktu eta berrikuntzei buruzko aurkezpenak eta beharrezkoak diren argiketak ematen dizkie hurbiltzen direnei. Honela, gure ikasleek burutzen ari diren ikasketentzat osagarri den ekintza bat izan da.
Feriaz gain, ikasketekin erlazionaturik ere, SIEMENS eta HEINEKEN enpresak Madrilen dituzten zentralak bixitatu dituzte, galderak egin eta ikasteko aukera ere izan dute. SIEMENS empresa aurreko irteeretan bixitatu izan dugu eta oso ondo baloratu izan dugu beti. HEINEKEN empresa berria izan dugu eta hurrengoan ere ez da faltatuko gure agendan.
Ikastetxez kanpoko ekintza hau gehienbat profesionalki osatzeko bada ere, badu elkarbizitza eta taldelan kutsu bat ere guretzat antolatzerakoan. Honela, hainbat helburu osatzen saiatzen gara ekintza honekin.