Sagain mendi taldearen Mendi astea

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri

Sagain mendi taldeak Mendi astea antolatu du azaroaren 17tik 21era. Hainbat ikus-entzunezko, Vi. Orientazio duatloi proba, VI. Asteasuko eskalada txapelketa, mendi irteera nahiz bazkaria izango dira egitarauaren muina. Parte hartzeko deia egin dute antolatzaileek:

Azaroak 17, asteazkena

Asier Izagirreren ikus-entzunezkoa: "Kanchenjunga mendi erraldoaia". Udaletxeko zine aretoa, 20:00.

Azaroak 19, ostirala

Alberto Iñurrategiren ikus-entzunezkoa: "Gure Himalaya". Udaletxeko zine aretoa, 20:00.

Azaroak 20, larunbata

-10:30etan plazan: VI. Orientazio duatloi proba gazte eta helduentzat: Oinez eta txirrindaz. *Txirrindako proban kaskoa erabiltzea ezinbestekoa da. Txirrinda bakoitzak ekarri beharko du. Aurreko urteetan bezala parte hartzeko esperientzia ez da beharrezkoa. Oparien zozketa izango da bukaeran.

-16:30etan frontoian: VI. Asteasuko eskalada txapelketa haur eta gazteentzat. Edonork har dezake parte, esperientzia ez da beharrezkoa. Oparien zozketa izango da bukaeran.

Azaroak 21, igandea

-09:00etan plazatik: Ibilaldia Zarateaitz mendira. igandez Zarateaitz mendira irteera. Helburuetako bat  bidea garbitu eta txukuntzea izango da, bertan dagoen buzoia ere berrituz.

-Ondoren, bazkaria Iturri-Ondo jatetxean. Babarrun jana: 20 euro helduek eta 12 euro gazteek (12 urtetik beherakoek). Izena emateko azken eguna: Azaroak 18, osteguna.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!