Asvinenea: Ate irekien jardunaldia

Azaroaren 6an, larunbatarekin, ate irekien eguna izango da Adunako Asvinenean (Zubitxiki 15), arratsaldeko 17:30etatik aurrera. Arte eszenikoen sustapena eta laborategia da Asvinenea eta ate irekien baitan, jarduerak erakusgai, Asvinenea bideo emanaldia, lunch-a, ikuskizunak, musika zuzenean eta sorpresak izango dira egitarauan. Nahi duen oro gonbidatuta dago parte hartzera. 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!