Autobus zerbitzua Amasako hilerrira

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2010eko urriaren 27a

Udalak bando bidez jakinarazi duenez, urtero legez, aurten ere autobus zerbitzua antolatu du azaroaren 1erako, Santu guztien egunerako, Amasako hilerrira.

Olaederra kiroldegitik Amasara: 09:30, 10:30, 11:30, 12:30 eta 13:30etan.

Amasatik Olaederra kiroldegira: 10:00, 11:00, 12:00, 13:00 eta 14:00etan.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!