Samartiñak Amasan, azaroaren 9tik 14ra

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri

Amasako Samartiñetako egitaraua prest dute festa batzordeko kideek. Azaroaren 9tik 14ra luzatuko dira aurtengo festak. Eta hurrengo igandean, azaroaren 21ean, ohi denez, urteroko Mendiatloia burutuko da:

Azaroak 9, asteartea

20:00 Martina sorginari ongi etorria eta pintxo dastaketa kultur etxean.

 

Azaroak 10, asteazkena (Gazteen eguna)

06:00 Gazteen gosaria Ongi Etorri tabernan trikitilari eta dultzaineroek alaiturik.

14:00 Gazteen bazkaria Uxo Toki elkartean.

16:30 Soka dantza eta aurreskua plazan.

Ondoren, Trikitilarien erromeria.

21:00 Gazteen afaria Iturri Goxo jatetxean.

 

Azaroak 11, osteguna (San Martin eguna)

10:30 Meza nagusia.

Ondoren, Herri kirolak, Joseba Otaegi eta Jexux Mari aizkolarien eta Aimar Irigoien eta J.R. Iruretagoiena "Izeta " harrijasotzaileen eskutik, Etxeberria eta Lazkano bertsolariek eta trikitilariek alaiturik.

 

 

Azaroak 12, ostirala

17:30 Hipo eta Tomax pailazoen emanaldia.

Ondoren, Txokolate beroa.

20:00 Amasako XIX. Bakailao lehiaketa frontoian.

23:30etatik aurrera, Dantzaldia Laiotz taldearen eskutik.

 

Azaroak 13, larunbata

11:00 Ume krosa 6. mailara arteko umeentzat.

Ondoren, dultzaineroak.           

14:00 Herri bazkaria: txekor jatea.

17:30 Trikipoteoa.

22:30 Bertso saioa: Uxue Alberdi, Andoni Egaña, Beñat Gaztelumendi eta Julio Soto. Gai jartzailea: Amaia Agirre.

Ondoren, dantzaldia Kantuki taldearekin.

Jarraian, Karaokea.           

 

Azaroak 14, igandea

Meza ondoren, zaldi proba.

18:00 Herri kirolak: Amasarrak zizurkildarren aurka.

Ondoren, Martina sorginari agurra, XXI. Intxorraren aldatzea eta afari-merienda kultur etxeko areto nagusian. Oharra: afari-meriendako edaria (sagardoa, ardoa eta ura) jai batzordeak jarriko du, baina janaria nork berak berea ekarri beharko du.

 

Azaroak 21, igandea

11:00 Amasako XVIII. Mendiatloia.

 

 

 


AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!