Azaroak 1, astelehena. 12:00 | Porrotx eta Marimotots pailazoek ikuskizun berezia eskainiko dute Saroben, Markel Carmonari elkartasuna adierazteko. 400 sarrera salgai ipiniko dituzte eta lortzen den diru guztia lau urteko haurrak duen gaixotasuna sendatzeko bideratuko da. Garun lesioa du eta jaso beharreko tratamendua berezia da. Bere bizimodua hobetzeko Galizako klinika batera joan behar du. Hori ahalbidetzeko elkartasun jaialdia antolatu dute hurrengo astelehenean Urnietan. Kontu korronte bidez ere ekimena diruz lagundu daiteke. Laboralean ingresoa egin behar da, kontu korronte honetan: 3035014815 1481036320.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!