Antzerkizale eguna, azaroaren 27an

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2010ko urr. 26a, 14:51

Azaroaren 27an, antzerkiari zuzendutako festa egun handia izango da Amasa-Villabonan. Antzerkizale egunean Euskal Herri osotik etorritako antzezle eta antzerki taldeek hartuko dute parte eta goizeko 11:00tan hasita, goizaldera arte luzatuko da jaia. Iluntzean EHAZE saria banatuko da Gurea antzokian. Egun guztian zehar, kalean nahiz hainbat gunetan eskainiko diren antzerki lanak izango dira ikusgai eta bereziki, gozagai. Hara hemen egitaraua:

11:00 Antzerkizale egunaren hasiera Erreboteko Plazan.

11:30 Porrotx eta Marimototsekin kalejira eta pregoia.

Jarraian Poxpolo ta konpainia.

13:15 Kale animazioa Txerriki, Alproja, Kukuka, Labea…-rekin.

14:30 Bazkari herrikoia. 13 euro. Toki mugatuak. Izena emateko azken eguna: Azaroak 23.

16:30 Haurrentzat txokolatea eta buruhandiak.

17:30 Antzerki pieza motzak: Ixabel Agirresarobe eta Mikel Laskurain, Hirualanbrikak, Battitta Lau Ttitta eta Abarka.

20:00 I. Antzerkizale saria Gurea antzokian: Oinkari dantza taldea, Eneritz Artetxeeta Eñaut Gantxegi, Kontxu Odriozola eta beste hainbaten parte hartzearekin. Jarraian, Edurne Agirrezabalaren Sarean Zintzilikatua. Salneurria: 10 euro. Sarrerak email bidez  (antzerkizale@hotmail.com) edota egunean bertan leihatilan. 

23:30 Dantzaldia DJ Bullen erritmora Gaztetxean.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!