Aizkardiren XXVII. Mendi astea

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2010ko urr. 26a, 14:40

Urtero legez, Aizkardi mendi elkarteak Mendi astea antolatu du, azaroaren 22tik 26ra. XXVII. edizioak emanaldi ugari ekarriko du aste horretan zehar. Ikus-entzunezko guztiak iluntzeko 20:00etan eskainiko dira Gurea antzokian.

Mendi asteak irauten duen bitartean III. Argazki rallyko argazkiak ikusgai egongo dira Gurea antzokiko sarreran. Ikusleak gogokoenaren aldeko botoa emateko aukera ere izango du.

Hara hemen XXVII. Mendi asteko egitaraua:

>'Peru koloretan': Egoitz, Sergio, Aitor eta Arkaitzen eskutik.

Azaroak 22, astelehena.

>'Lau bide Euskal Herriko emakumeentzat': Marimendi taldearen eskutik.

Azaroak 23, asteartea.

>'Perretxikoen ezaugarriak': Jose Manuel Lekuonaren eskutik.

Azaroak 24, asteazkena.

>'Chogoriren bi aurpegiak': Alberto Zerainen eskutik.

Azaroak 25, osteguna.

>'Familiarekin Himalayan': Josu Bereziartuaren eskutik.

Azaroak 26, ostirala. Ondoren III. Argazki rallyko sari-ematea. 

 

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!