Oso jendetsua izan zen Oria merkatari elkarteak antolatutako stock azoka. Jantziak, pitxiak, optikako materiala, ilearentzako produktuak, landare eta loreak... denetarik izan zen salgai Berdura plazan. 10:00etan zabaldu zituen ateak azokak eta 14:00ak arte izan ziren zabalik postuak. Jendetza handia bildu zen eguerdian. Haurrentzako puzgarriek, trikitilarien doinuek eta taberna zerbitzuak, giro berezia eman zioten azokari.