Oinkari dantza taldearen XXXV. urteurrena

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2010ko urr. 25a, 11:44

Azaroaren 19an Oinkari dantza taldeak XXXV. urteurrena beteko du. Ospakizun modura, azaroaren 19tik 21eko astebururako hainbat ekintza antolatu dute Oinkariko kideek. Besteak beste, azaroaren 14an dantza taldeko argazki zahar eta berriekin osatutako argazki erakusketa zabalduko da Aljibean hilaren 21a arte (astegunetan 17:00-21:00 // asteburuan 11:00-13:30 / 17:00-21:00):

Azaroak 19 ostirala

22:30 KANTALDIA Gurea Zineman: Iñar eta Leire

Azaroak 20 larunbata

22:30 DANTZA EMANALDIA Gurea Zineman: La Sidrina dantza taldea (Lugones - Asturias)

Azaroak 21 igandea

12:00 DANTZA EMANALDIA Malkar plazan: Oinkari dantza taldearen "dantza zak plazan"

          ikuskizun berria

-   Oharra: euria egingo balu Bearzana pilotalekuan

14:00 Dantzari eta dantzari ohien BAZKARIA Aburuza Sagardotegian. Bazkal ondoren

          ERROMERIA Kantuki taldearen eskutik.

           - Bazkariko prezioa: 35 € (Sagardotegiko menua + kafea + kopa + erromeria + joan etorriko autobus zerbitzua).

           - Txartelak salgai Obaba, Itzalpe, Iru Aldeta, Arnasa, Iturrigoxo taberna, Larrea Okindegia, Amasa Okindegia, Ogi Goxo Okindegia, Labezain Okindegia eta Kixubi Okindegian.

          - Autobus zerbitzua Aburuza Sagardotegira: 13:30etan irteera Olaederra Kiroldegitik. Itzulera 20:00etan izango da.

 

ERAKUSKETA: Azaroaren 14tik 21era Oinkariko argazki zahar nahiz berrien erakusketa Aljibe aretoan (pilotaleku atzean dagoen aretoa).

Ordutegia: Astelehenetik ostiralera 17:00-21:00

                  Larunbat eta igandetan 11:00-13:30  eta 17:00-21:00

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!