Behar Zanako mus eta tute txapelketa

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2010ko urr. 25a, 11:35

Urtero bezala, Villabonako Behar Zana K.E.ak mus eta tute txapelketa antolatuko du. "Txapelketa honetan parte hartzeko bikotekide batek elkarteko bazkide izan beharko du. Urriaren 29a izango da izena emateko azken eguna. Sarreran dagoen tableroan zerrendak jarrita daude. Txapelketari azaroaren lehenengo hamabostaldian emango zaio hasiera". Bestalde, Behar Zanak urtero ateratzen dituen Gabonetako errifak Amasa-Villabonako ohiko lekuetan salgai daudela jakinarazi dute elkarteko kideek.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!