Kanpaina azaroaren 2an hasiko da eta abenduaren 15ean bukatuko da. Bertan pizgarri modura bi sari egongo dira eguneko erosketa egiteko poltsa hau erabiliko duzuenei saritu nahian eta horretarako bi afari zozketatuko dira eskualdeko jatetxe batean, afari bakoitza bi lagunentzat izango delarik.
Zozketak notario aurrean egingo dira azaroaren 15ean eta abenduaren 15ean.
Poltsa hau kanpainak iraungo dituen bi hilabete baino denbora luzeagoan erabiliko duzulakoan gaude, zure eguneko erosketan eramateko ohitura hartuz. Halaber, parte-hartze kupoia betetzea animatzen zaitugu Tolosaldeko Mankomunitateari laguntzeko prest azaldu diren establezimenduetan. Egingo duzun erosketa bezain beste kupoi betetzeko aukera izango duzu, beti ere, poltsa hau erabiltzen baduzu edo beste poltsa berrerabilgarriren bat edo etxeko orga erabiltzen duzuenentzat edota establezimenduek eskaintzen duten poltsei eta bilgarriei uko egingo diezun bakoitzean".
Tolosaldeko Mankomunitatea
Tolosaldeko Mankomunitateak jakitera eman duenez, "Euskadin biztanle bakoitzak 250 plastikozko poltsa kontsumitzen ditu urtean zehar. Hauek desegiteko150 urte baino gehiago behar dira".