Aurten ere, zizurkildar kirolari txapeldunei errekonozimendu xumea egingo zaie abenduan antolatzen den Kirol astearen baitan, urtean zehar eginiko lanagatik. Errekonozimendu hori jasotzeko baldintzak: Zizurkildarra izatea, Zizurkilen bizitzea edo Zizurkilekin harreman berezia izatea, 16 urte edo gehiago izatea eta Gipuzkoako txapelketa edo probaren batean emaitza onak eskuratu izana. Proposamenak edozein herritarrek bidal ditzake Udal bulegoetara. 943 692 495.
kultura@zizurkil.com.