Tourreko lehen euskaldunari omenaldia azaroaren 20an

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2010eko urriaren 21a

Urtero legez, aurten ere Tourreko lehen txirrindulari euskaldunari omenaldia egingo zaio Urkamendi elkartean. Aurtengoa, ordea, jaialdi berezia izango da: omenaldiaren 25. edizioa izango baita. Aurreko urteetan omendutako txirrindulariak elkartuko dira azaroaren 20an Zizurkilen eta antolatzaileek egitarau berezia antolatu dute:

-11:30etan, bizikleta ibilbidea herrian zehar profesionalekin batera: Indurain, Marino Lejarreta, Haimar Zubeldia, Mikel Astarloza, Joseba Beloki, Abraham Olano...

-Ondoren, ginkana plazan.

-14:00etan, Urkamendin omenaldi bazkaria.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!