Allurralde Kirol Patronatuak 5 puntuko prentsa oharra kaleratu zuen eta 3. eta 4. puntuetan zera erabaki zuten, hitzez hitz:
- 3. Astean zehar 17:00etatik 22:30etara entrenamenduak egiteko Ontzerriri Ubitarte zelaia erabiltzeko baimenik ez ematea.
- 4. Ontzerriri partida ofizialak Ubitarte zelaian jokatzeko baimena ematea, Euskaldunak ordutegia zehazteko lehentasuna izango duela kontuan hartuz.
Ontzerriko arduradunek erabakia “aurrerapauso”tzat definitu dute. Hurrengo egunetan Futbol Federazioari Usurbilgo zelaia uzteko eta Ubitarte erabiltzeko eskaera egingo diotela aurreratu dute. Okerrik ezean, urriaren 31n Ontzerrik ligako partida Ubitarte zelaian jokatuko du.
Talde bakarrenetakoa izango da futbol zelaia partidak jokatzeko erabili ahal izango duena, eta entrenatzeko aldiz ez.