Loatzo Musika Eskolaren egoitza zabalduko dute ostegunean

Ostegun arratsaldean egingo da Loatzo Musika eskolaren egoitza berriaren inaugurazio ekitaldia. Arratsaldeko 18:30etan musika kalejira eginez zabalduko dute ekitaldirako gonbidapena herrian zeha. 19:00etan emanaldia eskainiko dute Kultur aretoan eta ondoren, 19:30ak aldera egingo da egoitza berriaren irekiera ekitaldia. Orain arte, udaletxeko goiko solairua erabiltzen zuten musika eskolak emateko eta aurrerantzean, herriko plazan bertan dagoen musika eskola berrira joango dira ikasleak.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!